miércoles, 14 de enero de 2009

Musikalaktv

3.atazerako gure taldeak Musikalaktv sortu du eta honakoa da gure emaitza!
Espero dugu zuen gustokoa izatea!

Programazioa:
00:00 GMT+1 Sarrera: “Musikalaktv” telebistaren aurkezpena
00:01 GMT+1 Al otro lado de la cama: Filma gazteleraz
01:46 GMT+1 Moulin Rouge: Filma gazteleraz
03:46 GMT+1 Grease: Trailerra eta filma gazteleraz
05:36 GMT+1 Denetarik: Denentzako musikal gomendagarriak
05:37 GMT+1 Dirty Dancing 2: Trailerra eta filma bertsio originalean
07:07 GMT+1 High School Musical 2: Trailerra eta filma gazteleraz
08:53 GMT+1 La Bella y la Bestia: Trailerra eta filma gazteleraz
10:07 GMT+1 Chicago: Trailera eta filma bertsio originalean

On-demand bideoak:
Sarrera
Denetarik
Antzerki musikalak
Musikal Klasikoak Top7

Egileak: Amaia Eneterreaga, Maialen Goñi, Idoia Iglesias eta Itsaso Manias

jueves, 8 de enero de 2009

Kontzeptuak

0.Jirafa: Telebistaren alorrean erabiltzen den hitza beso artikulatu moduko tresna bat izendatzeko, hots, mikrofonoa daraman besoa mikroa bera esatariengandik ahalik eta hurbilen ipintzeko iruditik landa utziz.

1. Slow motion: Irudi mugimendua moteltxoago erreproduzitzea.

2.Telepromterra: Telebista platoan testuak seinalatzeko sistema digitala. Telebista kameraren ondoan kokatzen da pantaila, esatariak pantailara begiratzen duenean testua irakur dezan, era horretan begirada aurrera zuzenduz eta tinkotuz.

3. Bitakora:Iberoamerikan erabiltzen den hitza berriemaileentzako eskuliburuak izendatzeko

4. Kraketa: Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den terminoa arbel txiki bat (zurezko listoi txikerra daukana) izendatzeko. Irudiak eta soinuak sinkronizatzeko erabiltzen da arbelezko tresna hori.

5. Close up-a: Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den hitza esatari edo aktore baten lehen planoa izendatzeko (sorbaldarainokoa) edo lehen-lehen planoa adierazteko.

6.Dolly-a: Karro batean ezarrita doan garabi txikia, telebista estudioetan erabiltzen dena kamerak leku batetik bestera eramateko. Estudio bakoitzean hiru kamera egon ohi dira eta horietariko batek hain zuzen tresa hau darama.

7. Jingle-a: Ingelesezko hitza, irratian erabilia eta publizitate doinu arrakastatsuak izendatzeko erabili ohi dena.

8. Klimaxa: Narrazio baten une gorena (dela irratsaio batena, dela telesaio batena) izendatzeko erabiltzen den terminoa.

9. Ekoizpena: Irratsaio edo telesaio bat egiteko behar diren baliabide finantziero, material eta juridikoez arduratzea.

Nor da nor?

Pertsonaia ezezagunak honakoak dira:

0. Vladimir Zworykin: Errusian sortu zen, Murom hirian hain zuzen, 1899an; eta 1982an hil zen. AEBetan bizitza profesionala egin zuen asmatzaile honek Vladimir zeukan izena. Aditu askok diote bera izan zela telebista elektronikoaren eta bideoaren aita. 1923an, ikonoskopioa asmatu zuen, hau da, irudiak jasotzeko tutua. 1929an kineskopioa ere asmatu zuen. Westinghouse eta Radio Corporation of America (RCA) enpresetan lan egin zuen. II. Mundu Gerran AEBetako gobernurako aholkulari zientifikoa izan zen.

1. Ted Turner: CNN telebista kate ospetsuaren jabea eta gizon aberatsa. 1938an sortu zen eta Rober Edwuard izena jarri zioten gurasoek. Familia aberats baten hirugarren pertsonaia ospetsua. 2002an 9.300 dolar galdu zituen AOL Time Warner enpresak kolapsoa eduki zuenean merkatuan. United Nations Fundation-i mila milioi dolar eman zion. Jane Fonda artistarekin egon zen ezkondurik.

2. Joxe Mari Iriondo: Kazetari, idazle, telebistari eta kultur eragile gipuzkoarra. Urrestillan jaioa 1938an. Merkataritza ikasketak egin ostean, Loiolako Herri Irratian hasi zen esateari lanetan 1962tik 1982ra bitartean. Ez dok hamahiru taldearen sortzaileetarikoa eta ETBko erredaktore burua 1983tik 1985ra. Liburu batzuen idazlea: Noiz amatxo? eta Euskal dantzak, kasurako.

3. Ramon Labaien: Euskal Telebistaren proiektua pertsonaia honek burutu zuen. Tolosan jaio zen 1928an eta aita idazle ospetsua izan zen Tolosako alkatea eta EAJkidea izateaz gain. Bere ekimenez ETBz gain, HABE, Euskadi Irratia eta Euskadiko Orkestra sinfonikoa ere sortu ziren.

Leioako campus berria