jueves, 30 de octubre de 2008

Top7 zerrenda

  1. http://www.google.es: interneten dagoen bilatzaile garrantzitsu eta nagusiena da. Bilatzailea izateaz gain, beste hainbat aukera eskaintzen ditu Google-ek: posta elektronikoa, dokumentuak gordetzeko aukera, mapak ikusteko aukera, Google Earth... Eta gainera, gure hizkuntzan ere erabil daiteke.
  2. http://www.youtube.com: norberaren bideoak ezagutarazteko edota beste batzuenak ikusteko webgune interesgarria dela deritzot. Gainera, bideo oso interesarriak topa ditzakegu gure ikasketetarako. Orrialde honetan dauden milioika bideoak dohainik deskargatzeko aukera dago rograma jain batzuekin.
  3. http://www.eitb.com/albisteak/: irakasgai honetarako, eta oro har gure ikasketetarako, webgune interesgarria dela iruditzen zait. Gainera, ZuKazetari atalean norberak bere albisteak argitaratu ditzake argazki edota bideo eta guzti. Euskaraz aritzeko aukera dago; baita ingelesez eta gazteleraz ere.
  4. http://www.softonic.com: mota desberdinetako deskargak egiteko webgunea da: programak, softwareak, antibirusak, irudiak, musika, jokoak... Modu dohainean, gauza baliagarriak deskargatzeko orrialde interesgarria da.
  5. http://www.wikipedia.com: entziklopedia librea da, norberak bere ekarpenak egiteko aukera ematen duena. Gainera, zenbait kontsulta egiteko orrialde oso baliagarri eta interesgarria da.
  6. http://www.keepvid.com: lehenago aipatutako youtubeko orrialdetik bideoak deskargatzeko programetako bat da. Deskargatu nahi den bideoaren helbidea (URL-a) kopiatu eta zuzenean jaisten da zuk nahi duzun bideoa. Gainera, kalitate baxuan edo altuan deskargatzeko aukera ematen du.
  7. http://www.hiztegia.net: hiztegi guztiak klik batean ikusteko aukera ematen du webgune honek. Lanerako behar ditudan hiztegiak topa ditzaket bertan. Guztiek euskararekin daukate lotura.

Wikipediarako sarrera: Molotoff Irratia

Molotoff Irratia Hernaniko Ahotsa irrati librea da; irekia, parte hartzailea eta asanblearioa da. Jendearen esku dagoen komunikazio tresna bat da eta adierazpen askatasuna bermatzen du.

1987an sortu zen eta Euskal Herriko irrati libre zaharrenetako bat da. Urte guzti hauetan Hernani eta inguruko herrietako talde, elkarte eta, oro har, herritarren boz-gailua izan da. Izan ere, Hernanin entzuteaz gain, Astigarragan, Urnietan, Andoainen, Lasarten eta Donostian ere entzuten da 91.8 FM frekuentzian.

Irrati honek ez du diru irabazirik bilatzen, izan ere, Molotoff Irratia adin eta ezaugarri desberdinetako herritarren komunikazio tresna da. Jendeak osatzen du irratiaren programazioa: musika mota desberdinetako saioak, bertsolaritzari buruzkoak, mendi saioak, nazioarteko gaiak jorratzen dituztenak, antzerkia, euskara, presoek egindako saioak, olerkigintza, kirol saioak, haurrei eskainitakoak etab. luze bat eskaintzen ditu irrati honek.

100 bazkide inguru ditu eta beraiek dira egiten den lanaren laguntzaile eta babesleak.

viernes, 24 de octubre de 2008

HERRI-IZENAK ETA JENTILIZIOAK INFORMAZIO SAIOETAN

0.A - Al Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herriko bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.

1.A - Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan.

2.A - Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak.

3.A - Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen
dituztenak.

4.A - Georgiako hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta
euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.

5.A - Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen
hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.

6.A - Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten
beldur.

Leioako campus berria