jueves, 30 de octubre de 2008

Top7 zerrenda

  1. http://www.google.es: interneten dagoen bilatzaile garrantzitsu eta nagusiena da. Bilatzailea izateaz gain, beste hainbat aukera eskaintzen ditu Google-ek: posta elektronikoa, dokumentuak gordetzeko aukera, mapak ikusteko aukera, Google Earth... Eta gainera, gure hizkuntzan ere erabil daiteke.
  2. http://www.youtube.com: norberaren bideoak ezagutarazteko edota beste batzuenak ikusteko webgune interesgarria dela deritzot. Gainera, bideo oso interesarriak topa ditzakegu gure ikasketetarako. Orrialde honetan dauden milioika bideoak dohainik deskargatzeko aukera dago rograma jain batzuekin.
  3. http://www.eitb.com/albisteak/: irakasgai honetarako, eta oro har gure ikasketetarako, webgune interesgarria dela iruditzen zait. Gainera, ZuKazetari atalean norberak bere albisteak argitaratu ditzake argazki edota bideo eta guzti. Euskaraz aritzeko aukera dago; baita ingelesez eta gazteleraz ere.
  4. http://www.softonic.com: mota desberdinetako deskargak egiteko webgunea da: programak, softwareak, antibirusak, irudiak, musika, jokoak... Modu dohainean, gauza baliagarriak deskargatzeko orrialde interesgarria da.
  5. http://www.wikipedia.com: entziklopedia librea da, norberak bere ekarpenak egiteko aukera ematen duena. Gainera, zenbait kontsulta egiteko orrialde oso baliagarri eta interesgarria da.
  6. http://www.keepvid.com: lehenago aipatutako youtubeko orrialdetik bideoak deskargatzeko programetako bat da. Deskargatu nahi den bideoaren helbidea (URL-a) kopiatu eta zuzenean jaisten da zuk nahi duzun bideoa. Gainera, kalitate baxuan edo altuan deskargatzeko aukera ematen du.
  7. http://www.hiztegia.net: hiztegi guztiak klik batean ikusteko aukera ematen du webgune honek. Lanerako behar ditudan hiztegiak topa ditzaket bertan. Guztiek euskararekin daukate lotura.

No hay comentarios:

Leioako campus berria