jueves, 30 de octubre de 2008

Wikipediarako sarrera: Molotoff Irratia

Molotoff Irratia Hernaniko Ahotsa irrati librea da; irekia, parte hartzailea eta asanblearioa da. Jendearen esku dagoen komunikazio tresna bat da eta adierazpen askatasuna bermatzen du.

1987an sortu zen eta Euskal Herriko irrati libre zaharrenetako bat da. Urte guzti hauetan Hernani eta inguruko herrietako talde, elkarte eta, oro har, herritarren boz-gailua izan da. Izan ere, Hernanin entzuteaz gain, Astigarragan, Urnietan, Andoainen, Lasarten eta Donostian ere entzuten da 91.8 FM frekuentzian.

Irrati honek ez du diru irabazirik bilatzen, izan ere, Molotoff Irratia adin eta ezaugarri desberdinetako herritarren komunikazio tresna da. Jendeak osatzen du irratiaren programazioa: musika mota desberdinetako saioak, bertsolaritzari buruzkoak, mendi saioak, nazioarteko gaiak jorratzen dituztenak, antzerkia, euskara, presoek egindako saioak, olerkigintza, kirol saioak, haurrei eskainitakoak etab. luze bat eskaintzen ditu irrati honek.

100 bazkide inguru ditu eta beraiek dira egiten den lanaren laguntzaile eta babesleak.

No hay comentarios:

Leioako campus berria